Herriarenakeko neguko asanblada martxoan

Martxoaren 19an Herriarenak taldeak neguan egin ohi duen asanblada egin zuen Lezamako txokoan. Korrika eta beste faktore batzuk tarteko ez ziren gai inportanteenak jorratu. Aitzaki horrekin eta testuinguruak ahalbidetzen badigu, beste asanblada bat egingo da Apirilak 31an ziurrenik, data konkretatzeke badago ere.

Ihauterietan taldeak tosten txapelketan partehartzeak era positiboan baloratu zen 19ko asanbladan, eta urtean zehar antzera egiten diren bestelako ekitaldietan parte hartzeko saiakera egingo dela azpimarratu zen.

Afariaren ostean Herriarenak taldeko kide batzuk Korrikan parte hartzea erabaki zuten, bertan hainbat taldekideen sasoi kaskarra konprobatzeko aukera izan genuen. Hala ere aipatzekoa da Koko Marakasekin batera maratoi erdia osatu zutela.