Amurrioko Jaiak
Argazkiak
Merkatua
Agenda

|
|
BilatuSasoiaren hasiera |
Herriarenak kuadrila2003ko aurkezpena - 25.urteurrenaEguerdion Amurrioko herria! Herriarenak aurten ospakizunetan dabil bere 25.urteurrena dela eta. 25 urte dira herri honetako gazte batzuk bildu eta jaietan, zein herriaren aurrean ahots propioa izatea erabaki zutenetik. Herrirako koadrila sortu zuten herriko gazteak. Herriarenak, 25 urtetan zehar bidezko gizarte baten alde lan egin duen taldea, euskal herri berdeago baten alde lan egin duena, ezarritako aisiari alternatibak bilatu diona, jai herrikoiago eta euskaldunago batzuen alde lan egin duena, herri honetan euskarak izan beharko lukeen lekua emateko eta era berean euskal herriko kultura zein ohiturak garatu daitezen lan egin duena. 25 urte euskal herriari nazio moduan egokitzen zaizkion eskubideak aldarrikatzen, Amurrioko zein euskal herri osoko errepresaliatuen eskubideak aldarrikatzen; gure herriaren aurka eta bereziki gazteen eta emakumeen aurka sistemak eta zehazki estatuek jarduten duten errepresio politiko, polizial zein sozialaren aurka borrokatzen. Oro har, 25 urte lan egiten, borrokatzen, aldarrikatzen eta jaietaz gozatzen. Gogorarazi behar dugu duela 25 urte, diktadura baten irteeran eta beste baten sarreran, estatuak 40 urtez jazarrita izandako herriari instituzioetan, aurrean dugun udaletxean, lan egiteko eta parte hartzeko aukera eman ziola. Eta gaur, 25 urte beranduago, herriko parte bati segitzeari utzi ez ezik, hauek udaletxe honetatik bota egin dituzte euskal herriko beste herrietan gertatu den bezala; 40 urte horietan ere gure herrian jarraituak izan ziren batzuen txalo eta kolaborazio lotsagarriarekin. Hala ere ezin ahaztu Herriarenakek eta Amurrioko herriak badutela zer ospatzerik; horregatik nahiko genuke gurekin jaietan zein 25. urteurren honetan parte hartu dezazuela; Herriarenaken egondako jendeari gonbitea luzatzen diegu San Antonen prestatzen ari garen bazkarian parte har dezaten eta era berean antolatu ditugun beste ekintza guztietan ere. Herriarenak gutxienez beste 25 urtez den talde alai eta errebelde izan dadin, herritik eta herrirako sortutakoa. Mila esker Amurrio eta ondo pasa jaietan! koadrilan sartzekoIgorlea: Anonimo - Data: La, 2008/03/01 - 17:09
Herriarenak koadrilan sartzeko bileretara etorri baino ez da egin behar beraz, anima zaitez! » erantzun
kaixo!!!!!!!Igorlea: Anonimo - Data: Ar, 2008/02/12 - 23:08
NOLA EGIN NEZAKE HERRIARENAKEN SARTZEKO??? » erantzun
HERRIARENAK ESNATU!!!!!Igorlea: Anonimo - Data: Og, 2007/04/26 - 00:07
2007ko jaixak hemen daude. Ze ez daude proposamenak lehenengo afarixa egiteko ya O KE OXTIAS???? » erantzun
esnatzeko garaia da bai, ezIgorlea: mairua - Data: Ig, 2007/04/29 - 21:32
esnatzeko garaia da bai, ez dakit gazte hauek zer pentsatzen duten, berriro zaharrok egin behar dugu deialdia, ala? » erantzun
Ieup!!!.Nola egin daitekeIgorlea: Anonimo - Data: Ig, 2007/02/25 - 17:26
Ieup!!!.Nola egin daiteke herriarenak koadrilan sartu ahal izateko???? » erantzun
NOBATO BERRIARENTZATIgorlea: Anonimo - Data: Og, 2007/04/26 - 00:02
Oso erraza da etorri asanbladeetara(kartelen bidez enteratuko zara noiz dira) eta uztailatik txupinazorarte lan ta lan.Hori bai txupinazotik aurrera JAI TA JAI GORPUTZA LEHERTU ARTE. ANIMO TA ETORRI GUREKIN !! » erantzun
KE OSTIAS PASA!!!Igorlea: Anonimo - Data: Al, 2005/03/07 - 20:18
Nabarituko denez mala ostiaz nago. Martxoan gaude eta oraindik ez dugu ez afaririk egin, ez bazkaririk, ez ezer. 2005 ez al dira Amurrion jairik ospatuko? Ba gu prestatzen hasten ez bagara uste dut betiko jai putapeniko eta españolak izango ditugula. Ez gaizki hartu, baina gara "unos putos wuebones" (ni lehenengoa! gora autokritika!). Jaiak prestatzeko asanblea bat egin behar dugu derrepente eta bide batez ere webgune honi ematen diogun erabilerari buruz hitzegiteko. Vamos a mover el puto culo ke sino nos kome Torrontxo!! Espazio hau aprobetxatuz... Gora kinteto sombrwerwo!!! » erantzun
HERRIARENAC ESPAÑOLES!!!Igorlea: Anonimo - Data: La, 2004/09/04 - 11:54
HERRIARENAC ESPAÑOLES!!! » erantzun
zubainoanonimoagoa...Igorlea: Anonimo - Data: Ig, 2004/10/31 - 20:45
zergatiak ez dakizkizu emoten?nire ustez ez dute impresio hori emoten.... » erantzun
|
zer egin behar da
zer egin behar da HERRIARENAK koadrilan sartzeko????