Herriarenak kuadrila

Herriarenak Amurrio, urtez urte jai herrikoiak bultzatzen
Euskal preso, deportatu eta iheslari guztiak gurekin behar ditugu

amurrioko jaiak - programa herrikoia

Udaletxeak argitaratutako programaz gain erakunde eta kolektibo ezberdinek beste hainbat ikuzkizun eta ekitaldi antolatu dituzte. Hona hemen egitarau herrikoia. Animatu eta parte hartu.

Anima zaitezte aurtengo basati kiroletan parte hartzera!!

Aurten bai! basati kiroletan parte hartu ahal izango duzue. Nola muzin egin? Ondo pasatzeko eta barrez lehertzeko aukera paregabea. Bost neska-mutil elkartu eta apunta zaitezte txosna gunean. Ez zarete damutuko! Gogoratu, abuztuaren 11an gaueko 23:30tan basati kirolak! Animatu eta apunta zaitezte!

Herriarenak Laudioko gazte egunean

Herriarenak kuadrila Amurrio herria utzi eta Laudiora hurbildu zen abenduaren 17an. Kuadrilaren ildoa jarraituz jai herrikoiak bultzatzeko Laudioko gazteriak antolatutako egunean parte hartu zuen. Eguraldi euritsuak ezin zuen kuadrilakideon parrandarako kemena baretu. Hona hemen testigantza.

Uztailak 22 asanblada

Deialdi irekia (guztiak bezala)

Arratsaldeko 16:30etan.

Denon partehartzea ezinbestekoa da!

Herriarenakek afari-asanblada bat egin zuen uztailak 15

Herriarenakeko koadrilak uztailaren 15ean afari-asanblada bat egin zuen Done Errokeko zelaietan. Partaidetza ugaria izan zen eta jaien inguruko kontuak aipatu ziren. Adi egon hurrengo deialdietara.